Piarres Adame

Piarres Adame
Datuak
IdazleaJean-Baptiste Elizanburu
Argitaratze-data1888
Jatorrizko izenburuaPiarres Adame
Hizkuntzaeuskara

Piarres Adame Jean Baptiste Elizanburu idazle saratarraren eleberria da, 1888an Pauen argitaratua. Hasieran atalka argitaratu zen, Donibane Lohizuneko La Nivelle aldizkari gorrian, eta gero Le Réveil Basque astekari errepublikarrean[1].

Lapurdiko euskalkian idatzia da, eta liburuan ageri denez, bigarren zati bat argitaratzea pentsatua zuen idazleak, asmoa gauzatu ez bazuen ere.

Elizanburuk lehenago ere erabili zuen Piarres Adame ezizena idazlanak sinatzean. Bera gaztetan bizi izan zen baserrien izenetatik bildu zuela uste da (Sarako Piarres-enea eta Adameta baserriak, hain zuzen)[1]. Kasu honetan, Piarres Adame idazlan bateko pertsonaia dugu.

  1. a b Larzabal, J.B.. (1983). "J.B. Elissamburu eta Oxalde, bi «gorri»" in Piarres Lafitte-ri omenaldia. Euskaltzaindia.

Developed by StudentB