Pierre-Jean Garat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bordele eta Uztaritze, 1762ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1823ko martxoaren 1a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Garat (en) |
Familia | |
Aita | Dominique Garat |
Ezkontidea(k) | Marie-Catherine-Césarine Duchamp (en) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Franz Ignaz Beck (mul) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, opera abeslaria eta musikagilea |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Pierre-Jean Garat (Uztaritze?, 1762ko apirilaren 26a - Paris, 1823ko martxoaren 1a), Frantziako Orfeo izengoitia zuena, Lapurdiko opera-abeslari eta musikagile ospetsua izan zen. Dominique Garaten semea. Baionan eta Parisen egin zituen musikako ikasketak. Frantziako iraultzaren garaian espetxeratu zuten eta Izuaren aroan Paristik kanpora egon zen. Konbentzioa aginpidera iritsitakoan, Parisko Musika Eskolako irakasle izendatu zuten.
Kontzertu ugari eskaini zuen Herbeheretan, Ingalaterran, Alemanian, Espainian eta Frantzian. Isidoro Fagoaga nafar abeslariak haren biografia-lana idatzi zuen Pedro Garat, el Orfeo de Francia (1948, Yon Etxaidek euskaratua).