Pikardiera | |
---|---|
picard | |
Pikardieraren hedapena. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Frantzia Belgika |
Hiztunak | Daturik ez |
Ofizialtasuna | Inon ez |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | baliorik ez |
ISO 639-2 | baliorik ez |
ISO 639-3 | pcd |
Ethnologue | pcd |
Glottolog | pica1241 |
Wikipedia | pcd |
Linguasphere | 51-AAA-he |
UNESCO | 398 |
IETF | pcd |
Endangered Languages Project | 3276 |
Pikardiera (Picard) frantsesaren gertukoa den erromantze hizkuntza bat da. Frantziako bi eskualdetan -Nord-Pas-de-Calais eta Pikardian- mintzatzen da, eta baita Belgikako Valonia eskualdeko Tournai eta Mons distritoetan ere.
Pikardierak hainbat izendapen ditu. Pikardiako hiztunek, oro har, picard deitzen diote; Nord-Pas-de-Calaiseko dialektoek normalean chti edo chtimi izena dute; eta Valenciennes eta Lille hirietan rouchi. Halaber, patois izena ere erabiltzen da.