Pilotaleku

Artikulu hau pilotalekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frontoi (arkitektura)».
Ezker paretako pilotalekuaren eskema
Jokalariak duen ikuspegiaren eskema

Pilotalekua pilota jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat paretarik gabe dutela). Bada lau hormako pilotalekua ere, hormaz erabat inguratua: trinketa. Pilotaleku hormadunari frontoia[1] ere esaten zaio.

  1. Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, euskara baturako pilotaleku izena egokiagoa dela zehaztu du.

Developed by StudentB