Pisu

Pisu
Formula
Formulako ikurra, eta
Ohiko ikurra, eta
Neurtzeko unitateanewton eta kilogram metre per square second (en) Itzuli
Dimentsioa


Fisikan, pisua magnitude bektorial bat da, gorputz masikoek jasaten duten indar bati dagokiona, grabitate eraginkorraren eraginez sortua, eta hortaz, jatorri grabitazionala eta inertziala duena. Lurreko tokiko  erreferentzia-sisteman, hauexek dira bi jatorriok: batetik, Newtonen grabitazio unibertsalaren araberako grabitazio-indarra (grabitazio-masari dagokiona), eta bestetik, sistema ez-inertzialaren biraketari dagokion inertzia-indarra (indar zentrifugoa deritzona).

Zehatz hitz eginda, pisu kontzeptuak soilik hartzen ditu bi efektu horiek (grabitazionala eta inertziala), eta ez Lurreko neurketetan kontuan hartu beharreko beste indar batzuk. Adibidez, ez du kontuan hartzen gu inguratzen gaituen airearen eragina, Arkimedes-en bultzada sortzen duena ; ez eta Lurrean geldi ez dagoen bestelako sistema ez-inertzial bateko inertzia-indarrak.

Gorputz osoaren pisua gorputzaren grabitate-zentroan dago aplikaturik dago, eta gorputza geldi dagoenean, orekan, gorputzean eragiten ari diren gainerako indar guztien erresultantearen berdina da moduluz, eta haren aurkako noranzkoa du. Pisua magnitude bektoriala da, eta beraren norabidea tokiko bertikala definitzen du.

Nazioarteko SI sisteman, pisu-unitatea newton izenekoa da ( sinboloa). Hauxe da newton baten balioa oinarrizko unitateen bidez emana:


Developed by StudentB