Platonismoa Platon eta bere jarraitzaileen filosofia-sistema da; egiazko ezagutza ideien mailan lortzen dela dio, eta zentzumenen bidezkoa aldakor eta ez-ziurtzat jotzen du. K.a. I. mendetik aurrera garatu zen, eta aro honetako lehen mendeetako mugimendu intelektual nagusia izatera iritsi zen. Haren ordezkari nagusia Plotino izan zen, bere maisua ohoratzeko hartutako izena, hain zuzen ere. Platonismoak pentsamendu erlijiosoaren hainbat sektoretan eragin du; hala, uste da hainbat erritu, pentsamendu eta doktrina filosofia-sistema hartan oinarrituak direla. San Agustinek uste zuen Platonen bidez kristau-fedea teologikoki artikula zitekeela, Filon Alexandriakoa judaismoarekin egiten saiatu zen bezalaxe.
Justiniano enperadore erromatarrak Atenasko filosofia-eskolak itxi zituen, horrela platonismoaren eragina gutxitzeko asmoarekin, arriskutzat jotzen baitzuen eragin hori.
Errenazimentuan berriz agertu zen platonismoa, batez ere Florentziako Akademia Platonikoan (XV. mendea).