Plebiszitu

Antzinako Erroman, plebiszitua (latinez: plebiscitum) plebearen tribunoak proposatu eta concilia plebis edo plebearen asanbladak bozkatutako erabakiak ziren, patrizioen esku-hartzerik gabe. Hasiera batean ez ziren legeak, patrizioak bozketa horietan hartutako erabakietatik at geratzen zirelako, baina III. mendetik hiritar guztiei zegokien.

Gaur egun, hautesleen boto zuzena aginte betearazleak aurkeztutako konfiantzazko auziari baietza edo ezetza emateko erabiltzen da. Baita ere, gaur egun, komunikabide batzuetan plebiszitua eta erreferenduma sinonimotzat hartzen dira nahiz eta izatez, gauza berdina ez izan.


Developed by StudentB