Poloniar notazio

Aurrizki notazioa
Artizki notazioa
Atzizki notazioa

Matematikan, poloniar notazioa, aurrizki notazioa, idazkera poloniarra edo prefixu bidezko notazioa notazio mota bat da logikarako, aritmetikarako eta aljebrarako. Poloniar notazioan ez da adierazi behar parentesirik, ez beste mugatzailerik aurrena egin behar diren kalkuluak adierazteko; hala ere, ez dago anbiguotasunik ebazte ordenaren gainean. Eragileak zenbakizko balio elkartuen aurretik joan behar dira. Jan Łukasiewicz poloniar matematikariak sortu zuen notazio mota hori 1920aren inguruan, matematika eragiketen logika errazteko. Ez da asko erabiltzen egiunezko matematikan, baina bai erabiltzen da asko informatikan.


Developed by StudentB