Poro nuklearrak (NPC, ingeleraz Nuclear Pore Complex) gaineztadura nuklearra zeharkatzen duten proteinazko konplexu handiak dira, eta nukleoporinak izeneko 100 bat proteinaz osatua dago. Poro konplexuak eratzen dituzten proteinak, nukleoporina bezala ezagutzen dira. NPC-ak nukleo zelularra inguratzen duen mintz bikoitz bat da eta konplexu handienetarikoa da zelula eukariotoetan.
Poro nuklearrek uretan disolbagarriak diren molekulen garraioa ahalbideratzen dute gaineztadura nuklearrean zehar. Garraioa honetan RNA eta erribosomak nukleotik zitoplasmara mugitzen dira eta zenbait proteina, karbohidrato, seinale molekula eta lipido zitoplasmatik nukleora. Molekula txikiek poroak difusio sinplez zeharkatzen badituzte ere, handiak ezagutu eta hadatu egiten dira nukleora edo zitoplasmara nukleoporinen laguntzaren bidez.
Poro nuklear konplexu bakoitza 456 bakarkako proteina molekulez osatua dago eta 34 proteina desberdinez. Egitura honen erdiak proteinen ezaugarri estrukturalak erakusten ditu, hau da, oso elastikoa da eta ez du erakusten egitura tertziario ordenaturik.
NPCak, nukleotik zitoplasmarako garraiatzen den materiaren garraioa ahalbidetzen du. Bidea ahalbidetzeaz gain, trafiko molekularra erregulatzen du. Beraz, nukleoa eta zitoplasma konektatzen dituen pasabide moduko bat da.
Poro kopurua mintz nuklearrean, zelularen transkripzio mailaren araberakoa da. Orduan eta informazio gehiago erribosometara garraiatzeko, NPC gehiago beharko dira.