Port Said بورسعيد | |||
---|---|---|---|
portu-hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Egipto | ||
Probintzia | Port Saideko eskualdea | ||
Izen ofiziala | بورسعيد | ||
Jatorrizko izena | بورسعيد | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 31°15′45″N 32°18′22″E / 31.2625°N 32.3061°E | ||
Azalera | 1.351,1 km² | ||
Altuera | 6 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 524.433 (2010) −46.170 (2006) | ||
Dentsitatea | 388 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1859 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Volgograd eta Bizerta | ||
http://www.portsaid.gov.eg/default.aspx www.portsaid.gov.eg |
Port Said (Egiptoko arabieraz: بورسعيد Borsaʿīd edo Porsaʿīd, boɾ.sæˈʕiːd, poɾ.sæˈʕiːd ahoskatua) [1] itsasportudun Egiptoko hiri bat da, herrialdearen ipar-ekialdean dagoena. Gainera, izen bereko gobernazio bat da, Port Saideko gobernazioarena, alegia. Bertan, Suezko kanalerako sarbidea dago, Mediterraneotik.
Hiriaren biztanleria, 2006an, 469.533 pertsonakoa zen, eta 2007an 554.757koa.
Egiptoko hiririk ederrenetakoa da, eta antzinako etxe mordoa du, XIX. mendekoak, euren fatxadatan balkoi handiak erakusten dituztelarik. Kanalaren beste aldean, Port Fouad herria dago. Herri honekin elkartuta dago, eta, bien arteko komunikazioa, dohaineko transbordadoreekin egiten da.