Potentzia | |
---|---|
Formula | |
Formulako ikurra | , eta |
Ohiko ikurra | |
Neurtzeko unitatea | watt |
Dimentsioa |
Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Fisikaren arloan, potentzia (sinboloa, ) izeneko magnitude fisikoa honelaxe definitzen da: «sistema fisiko batek beste sistema fisiko batean eginiko lanaren eta horretarako behar izandako denboraren arteko zatidura.»
Bestela esanda, sistema baten potentzia da beste sistema batean denbora-unitatean eginiko lana. Sistema batek transmitituriko potentzia kalkulatzeko, sistema horrek beste sistema batean egindako lanaren eta prozesu horretan pasaturiko denboraren arteko zatiketa egin behar da. Zer esanik ez, "lan" terminoa fisikako kontzeptu modura hartu behar da definizio horretan.
Potentzia magnitude fisiko eskalarra da, sistema batetik beste batera energia transmititzeko bizkortasunari dagokiona. Hain zuzen, potentzia ematen duten bi sistema desberdinen kasuan, potentzia handiena duenak denbora laburragoa beharko du lan kantitate berbera emateko.
Oro har, sistema fisiko batek transmititzen duen potentzia aldatu egin daiteke denboran zehar; horregatik, denboraren funtzio modura adierazten da: . Gauzak horrela, sistema batek denbora-tartean transmitituriko potentziak beste sistema bati hornitutako lana potentziaren integral denborala kalkulatuz lortzen da:
Nazioarteko SI unitate-sisteman, potentzia-unitateari watt deritzo euskaraz eta sinboloaz adierazten da. Izen hori James Watt (1736-1819) ingeniariaren omenez eman zitzaion, lurrun-makinan hobekuntza nabariak egin zituelako. Unitate horren dimentsioak hauexek dira oinarrizko unitateen funtzioan: . Bestalde, watt unitatea joule segundoko () unitatearen baliokidea da: [1]