Prestige

Prestige
Fabrikazioa
FabrikatzaileaKanadevia Corporation (en) Itzuli eta Hitachi
Historia
Prestigea
Inaugurazioa1976ko martxoaren 1a
Erregistro-herrialdeaBahamak, Grezia, Liberia eta Panama
Kokapena
Koordenatuak42°53′N 9°53′W / 42.88°N 9.88°W / 42.88; -9.88
Ezaugarriak
Dimentsioak14,05 (zingoa) × 34,55 (erruna) × 243,49 (luzera) m
Erruna34,55 m
Zingoa14,05 m
Tona-brutoak42.820
Abiadura15 kn
Identifikazioa
IMO zenbakia7372141
Berezko-portuaNassau
Dei-kodeaC6MN6

Prestige kasko bakarreko petrolio-ontzia izan zen. 77.000 tona petrolio zeramatzala, 2002ko azaroaren 19an Galiziako kostaldean hondoratu zen eta marea beltza erraldoia sortu, Mariano Rajoy ministroa zela. Heriotzaren Kosta ingurua kaltetuenetarikoa izan zen, arrantza sektorea bereziki kolpatuz.

Espainia, Portugal eta Frantziako kostaldeak beltzez busti zituen, Europako bazter hauetako inoizko hondamendirik handienetakoa eraginez. 2005. urtean oraindik ondorioak nabarmenak ziren kostaldeetan. Ontziaren kapitaina, Apostoulos Mangouras greziarra, salbamendu-ekipoekin ez kooperatzeagatik atxilotu zuten, baina 2005. urterako jadanik kalean zen.

Euskal Herriko kostaldera ere iritsi ziren petrolio arrastoak.


Developed by StudentB