Pretoria Pretoria | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Hegoafrika | ||
Probintzia | Gauteng | ||
Alkatea | Cilliers Brink (en) | ||
Izen ofiziala | Pretoria | ||
Jatorrizko izena | Pretoria | ||
Posta kodea | 0001 • 0002 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 25°44′47″S 28°11′17″E / 25.7464°S 28.1881°E | ||
Azalera | 687,54 km² | ||
Altuera | 1.339 m eta 1.332 m | ||
Mugakideak | Johannesburg | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 741.651 (2011) | ||
Dentsitatea | 1.079 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1855eko azaroaren 16a | ||
Telefono aurrizkia | 012 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Amman, Betleem, Baku, Delft, Johannesburg, Kiev, Taipei, Teheran, Washington eta Port Louis | ||
tshwane.gov.za |
Pretoria[1] Hegoafrikako Gauteng probintzian dagoen hiria da. Apies ibaiaren ertzean dago, Errepublikako iparraldean, Johannesburgo hiriaren ipar-ekialdean. Herrialdeko hiru hiriburuetako bat da, botere betearazlea hor baitago. Beste biak Lurmutur Hiria eta Bloemfontein dira, botere legegile eta judizialaren hiriburuak, hurrenez hurren.
Unibertsitateak ditu eta burdinbide gune garrantzitsua da. Ekonomia jarduera nagusia industria da (burdinbiderako gaiak, altzairugintza, labe garaiak, metalurgia, eraikuntza mekanikoa, porlana, beiragintza, kimika industria). Burdina eta ikatz mea garrantzitsuak ustiatzen dira hiritik hurbil. Monumentu eta parke ikusgarriek hornitzen dute hiria. 1855ean sortu zen eta 1863an Hego Afrikako hiriburu bihurtu zen.