Protesta egoera, politika, erabaki nahiz ekintza baten aurkako ekimen aktiboa da, indibidual nahiz kolektiboa, pribatu nahiz publikoa. Gehienetan ideia, pertsona, lege edo ekintza jakin baten aurkako desadostasuna, aurkakotasuna edo salaketa publikoki adierazteko egiten da. Helburu nagusia egoera bat aldatzea edo etekin bat lortzea da; horretarako parte hartzaileen iritzia publikoki adierazten da, iritzi publikoan edo gobernuko politiketan eragiteko.