Protozoo

Paramezio bat, ziliatua.

Protozooak (grezieraz proto = lehena, zoo = animalia) protista erreinuko izaki bizidunak dira, eukarioto zelulabakarrak.

Protozooak kizkurberak eta heterotrofoak dira, ez dute klorofilarik, ugalketa asexuala (erdibiditzea) edo sexualaren bidez ugaltzen dira. Beren neurria 20 eta 30 mikra artekoa da, bakterioak baino handiagoak; beraz, mikroskopioz baino ezin daitezke ikusi. Zelula mintzaz, zitoplasmaz eta nukleoz osatuta daude. Ez dute egiazko ehunik. Zitoplasman mitokondriak, Golgiren aparatua, ergastoplasma, hornidura gaiak (lipidoak, protidoak, eta gluzidoak) eta bakuola taupakariak nahiz kizkurberak dituzte. Nukleoak nukleo mintza, nukleoloak eta kromosomak ditu. Protozooak zilio, flagelo nahiz pseudopodoen bidez mugitzen dira. Elikadura osmosi, fagozitosi edo pseudopodoen bidez lortzen dute. Pseudopodo horiek aho antzeko egitura bat dute, zitostoma deritzana. Iraitzi, berriz, bakuolen bidez egiten dute. Itsasoan eta ur-gezetan bizi dira.

Protozooak higitzeko moduaren arabera sailkatuak izan dira:


Developed by StudentB