Psikologia kognitiboa[1] kognizioaren azterketaz arduratzen den psikologiaren atala da, hots, ezagutzan parte hartzen duten prozesu mentalak.
Ikuspegi kognitibistak pertsonaren adimenean edo kognizioan gauzatzen diren barne-prozesuetan oinarritu dira. Aztertzen dituen prozesu mentalak honakoak dira: Pertzepzioa, memoria, arreta, motibazioa, lenguaia, pentsamendu logikoa etb. Psikologia kognitiboa garun barnean ematen diren prozesuak ulertzen saiatzen da eta horrela gizakiaren jokaerak aurre esan edo zuzentzeko asmoa du. Garun barruan ematen diren prozesuak hala nola Zentzumen organoetatik lortzen dugun informazioa biltegiratzea, berreskuratzea, ezagutzea, ulertzea, antolatzea eta berriro erabiltzea da.
Neurozientziaren, adimen artifizialaren, psikologiaren, linguistikaren, antropologiaren eta filosofiaren arteko erlazio bat da, hauek hexagono kognitiboa osatzen du.[2]
Kognitiboek ez dituzte lege orokorrak bilatzen, ezberdintasun indibidualaren arrazoiak eta zergatiak baizik. Jean Piaget, Lev Vigotski, Jerome Bruner eta David Ausubelentzat, zuzenean behatu ezin den barne prozesua da ikaskuntza. Egile horien metodoek, ezberdinak izanik, pertsonak eta behagarriak ez diren hainbat aldagai hartu dituzte kontuan. Ikastea, haien aburuz, gizabanakoaren barnean gertatzen den aldaketa da.