Psikometria psikologia-ikerketa arloan neurketari buruzko kontzeptuak, teoriak eta tresna praktikoak aztertzen dituen diziplina da, neurketa horien azterketa estatistikoa ere biltzen duena. Izan ere, psikologian aztertzen diren ezaugarriak ez dira zuzenean behatzen eta neurtzen ere konplexuak dira, nortasuna eta adimena esaterako. Horretarako, psikologian test psikometrikoak erabili ohi dira. Psikometriak test horiek eratzen laguntzen du, testak baliozkoak (benetan neurtu behar dena neurtzea, alegia) eta fidagarriak (neurketen egonkortasun eta adostasuna, alegia) diren aztertuz. Test psikometrikoen propietate hauek aztertzeko ere estatistika erabiltzen da.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |