Psikoterapia metodo psikologikoen bitartez arazo psikologikoak gainditzea eta kontrolatzea helburu duen tratamendu zientifikoa da. Psikoterapiaren helburua gizabanako baten ongizatea eta osasun mentala hobetzea, portaera, sinesmen, konpultsio, pentsamendu edo emozio problematikoak konpontzea edo arintzea da, baita harremanak eta trebetasun sozialak hobetzea ere.
Tratamendu edo terapia hau osasunaren profesional batek ematen du, hala nola, psikologo edo mediku batek, zeinak psikoterapiaren arloan formakuntza espezifikoa duen.
Psikoterapia era desberdinetara eman daiteke, izan ere, psikologia eskola edo korronte desberdinak existitzen dira arazo hauei aterabidea emateko. Haietako hainbatetatik lortu daiteke tratamendu arrakastatsu bat. [1]