Putetxea prostituzioa egiten den tokia da, gehienetan emakumeen (oso gutxitan gizonezkoen) sexu zerbitzuak diru edo beste zerbaiten truke eskaintzen dituen tokia. Maiz, putetxeetan bi gune bereizten dira: taberna giroko toki bat, non bezeroek, lagun artean edo bakarrik, putetxeko emakumezkoak, askotan erdi biluzik, ikusi eta haiekin hizketan hasten diren; eta gelak, non bezeroek aukeratu duten emakumearekin adostu eta aurrez ordaindutako sexu harremana burutzen duten. Historian zehar, putetxeek andere bat zuten buru, bezeroei emakumezkoak erakutsi eta zerbitzuagatik eskatutako dirua kobratzeaz arduratzen zena. Egun ordea, putetxeak mafien eta proxeneta direlakoen esku daude kasu askotan.