Qing Inperioa 大清 ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1644 – 1912 | |||||||||||
Monarkia absolutua | |||||||||||
| |||||||||||
Inperioa 1890 aldean | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Beijing | ||||||||||
Biztanleria | 140.000.000 | ||||||||||
Azalera | 13.150.000 km² | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
BPG/bizt | 1776 | ||||||||||
Dirua | Tael (Tls.) | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Guanhua txinera,[1] Mantxuera, Mongoliera, Tibetera, Turkiar hizkuntzak (Uigurera),[2] eta beste asko | ||||||||||
Erlijioa | Xamanismo, Budismo, Taoismo, Islam, Kristautasun eta beste erlijio tradizionalak | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Qing dinastia (txinera tradizionalez: 清朝; pinyinez: Qīng Cháo; mantxueraz: ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ) 1644tik 1911 arte Txinan agintean izan zen dinastia da; haien agindupeko estatuak Txina, Txinako Inperioa edo Quing Handien Inperioa zuen izena. Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.
Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britainia Handiaren aurka; gerrak galduta, Hong Kong eman behar izan zieten britainiarrei.
1894 eta 1895an Korearen inguruko gaiengatik Lehen Txina-Japonia Gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta errepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.