Quark

Quark
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta grabitazio
Antipartikulaantiquark (en) Itzuli
Aurkitua 

Quarka oinarrizko partikula mota eta materiaren funtsezko osagai bat da. Quarkak hadroi izeneko partikula konposatuak eratzeko konbinatzen dira[1]; hauetako egonkorrenak protoiak eta neutroiak dira, nukleo atomikoen osagaiak, alegia. Orokorrean, ikus daitekeen materia guztia quark mota batzuez eta elektroiez dago osatuta.

Quarkek berezko zenbait propietate dituzte, hala nola karga elektrikoa, masa, kolore-karga eta spina. Partikula-fisikaren eredu estandarrean, quarkak oinarrizko lau elkarrekintzak jasaten dituzten partikula bakarrak dira: elektromagnetikoa, grabitazionala, elkarrekintza nuklear bortitza eta elkarrekintza nuklear ahula. Halaber, oinarrizko kargaren multiplo osoa ez den karga elektrikoa duten  partikula bakarrak dira. Kolore-konfinamendua izeneko fenomeno baten ondorioz, quarkak ez dira inoiz isolatuta egoten; hadroien barruan baino ezin dira aurkitu.

Sei motatako quarkak daude, zapore deritzenak[2]:

  • u (up, “gorantz”)
  • d (down, “beherantz”)
  • c (charm, “xarma”)
  • s (strange, “arraroa”)
  • t (top, “gaina”)
  • b (bottom , “behea”)

U eta d quarkek, quark guztien masa baxuenak dituzte. Partikula-desintegrazio prozesua dela eta, quark astunenak azkar aldatzen dira u eta d quarketara; masa altuagoko egoera batetik masa egoera txikiagora bihurtzeko joera dagoelako beti. Hori dela eta, u eta d quarkak egonkorrak dira, eta unibertsoan ohikoenak; c, s, t eta b quarkak aldiz, energia handiko talketan baino ezin dira sortu.

Quark zapore bakoitzeko, antiquark izeneko antipartikula dago, haren propietate batzuk magnitude bera baina kontrako zeinua dutenak (karga elektrikoa, esaterako).

  1. https://www.britannica.com/science/quark
  2. Khazaradze, G.; Daraselia, D.; Japaridze, D.; Shengelaya, A.. (2019). «Magnetoelectric coupling in Y-type hexaferrite studied by a novel magnetic resonance technique» Magnetic resonance in solids 21 (3)  doi:10.26907/mrsej-19307. ISSN 2072-5981. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).

Developed by StudentB