Ra | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Zeus |
Familia | |
Aita | Nun |
Ama | Neit |
Ezkontidea(k) | Hathor |
Seme-alabak | Set, Hathor, Maat, Tefnut, Bastet, Sekhmet, Uadyet eta Nekhbet |
Ra (egiptoeraz: Rꜥ) Antzinako Egiptoko eguzkiaren jainkoa da. 5. dinastiatik aurrera (K.a. 2400 aldera) bere estatusa jainko nazionalera igo zen, eta geroago Amon jainkoarekin bateratu zen, Amon-Ra bihurtzeko, egiptoarren jainko nagusia.
Rak hainbat eta hainbat mendez eutsi zion nagusitasunari, Akenatonen garaiko (K.a. 1350-1334) etenaldi labur batean izan ezik, non Atonen gurtza monoteista ezarri zen.