Red Bull Racing

Red Bull Racing
Datuak
MotaFormula One team (en) Itzuli
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaAustria
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaRed Bull GmbH (en) Itzuli
BabesleaRed Bull GmbH (en) Itzuli
Historia
Sorrera2005
SorlekuaMilton Keynes
webgune ofiziala
Facebook: redbullracing Twitter: redbullracing Instagram: redbullracing Youtube: UCQIyqMWCdx1GBvbw_Yi6lEA Edit the value on Wikidata

Red Bull Racing (RBR) 1 Formulako talde austriar bat da, Milton Keynesen (Ingalaterra) basea duena, Red Bull edari energetikoen enpresaren jabetzakoa. Konpainiak Jaguar Racing taldea erosi zuen 110 milioi dolarren truke, talde horren aurreko jabeak, Ford Motor Companyk, automobilismoaren maila gorenetik erretiratuko zela iragarri zuenean. Red Bull enpresak 1 Formulako talde filial bat du, Scuderia AlphaTauri (2019ra arte Scuderia Toro Rosso bezala ezagutua), Faenzan (Italia) egoitza duena.[1][2] Talde horretatik, pilotu gazteek lehen talderako jauzia egin zuten 2005etik, eta lehen bi denboraldietan britainiar lizentziarekin parte hartu zuen.[3][4]

Taldeak Red Bull edari-enpresari zor dio izena, eta jabea ez ezik, babesle nagusia ere bada. Hala ere, taldearen izen komertzialak aldaketak jaso ditu hainbat denboralditan, eta taldean akordioa lortzen jakin duten pisu-babesleen izenak gehitu dizkio. Palmaresean bost Pilotuen Munduko Txapelketa (lau Sebastian Vettelenak eta bat Max Verstappenena) eta lau Eraikitzaileen Munduko Txapelketa ditu.

  1. (Gaztelaniaz) Blancafort, Raymond. (2011ko uztailaren 9a). Toro Rosso tiene una misión: formar pilotos para Red Bull. .
  2. (Gaztelaniaz) «Toro Rosso, a la sombra de la escudería madre» Hoy 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).[Betiko hautsitako esteka]
  3. www.redbull.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  4. «Red Bull Racing | Competición» www.diariomotor.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).

Developed by StudentB