Rig-veda | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Rishi (en) |
Sorrera-urtea | K.a. 1500 |
Izenburua | ऋग्वेद |
Jatorrizko herrialdea | India |
Ekoizpen lekua | Zazpi ibai sakratuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | erlijio literatura eta liburu santua |
Hizkuntza | Vedikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Vedak |
Rig-veda Indiako antzinako testu sakratu bat da, sanskritoz idatzia.
Ereserki bilduma bat da, antzinako sanskrito vedikoz idatziak eta jainkoei eskainiak. Vedak izenaz ezagutzen diren lau liburuetatik antzinakoentzat hartzen da[1].
Rig-vedan agertzen diren pasarte geografiko eta etnologiko batzuek testua K. a. 1400 eta K. a. 1100 bitartean idatzia zela iradokitzen dute (garai vediko goiztiarra), Sapta Sindhu eskualdean, Punyaben.
Horregatik, testu erlijioso indiarren artean antzinakoentzat hartzen da, eta indoeuropar hizkuntza batean idatzitako zaharrenetako bat. Mendeetan zehar ahozko tradizioz mantendu zela uste da, eta ez zela idatziz jarri Erdi Aroaren hasiera arte. Kontserbatzen diren eskuizkriburik zaharrenak gure aroko XI. mendean idatzita daude.