Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Henrik Van Looy |
Ezizena | L'Empereur de Herentals, Rik II |
Jaiotza data | 1933ko abenduak 20a |
Jaiotza herria | Grobbendonk |
Jaiotza herrialdea | |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | Erretiratua |
Modalitatea | Errepidea / pista |
Rola | Esprinterra |
Trebetasuna | Orotarik |
Profesional taldea(k) | |
1953-1954 1955 1956–1958 1959-1962 1963 1964-1966 1967-1970 |
L'Avenir Van Hauwaert-Maes Guerra Faema GBC Solo Superia Willem II |
Garaipen nagusiak | |
Txapelketak Belgikako Errepide Txapelketa (1958, 1963)
Espainiako Itzulia: 18 etapa |
Rik (Henrik) Van Looy (Grobbendonk, 1933ko abenduak 20) L'Empereur de Herentals eta Rik II ezizenduna belgiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1953 eta 1970 artean, denbora horretan 365 garaipen lortu zituelarik. Esprinter boteretsu bat zen, pista zein errepideko probetan parte hartu zuena.
Zaletu bezala ehun garaipen baino gehiago lortu zituen txirrindularitza itzulietan, 1952 eta 1953an Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa irabaztea ere lortuz.
Profesional bezala hirurehun garaipen baino gehiago lortu zituen. Txirrindularitzako bost monumentuak irabazi zituen lehena izan zen, beranduago, hauek ere belgiarrak ziren Eddy Merckx eta Roger De Vlaeminckek berdindu zuten balentria. Bi urtez jarraian irabazi zuen Munduko Txirrindularitza Txapelketa, bi aldiz bigarren postuan amaitzeaz gain.
Ez zuen soilik egun bakarreko probetan garaipena lortu, baizik eta etapatan banatutako itzulietan ere arrakasta izan zuela, Paris-Nizan lortu zituen hamairu etapa garaipenak nabarmentzen direlarik.
Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak, batzuetan erabateko nagusitasunez. Bere emaitzarik hoberenak Espainiako Vueltan lortu zituen, non 18 etapa garaipen lortu zituen eta 3. izan zen 1959ko eta 1965eko edizioetan. Italiako Giroan 11 etapa garaipen lortu zituen, eta 4. izan zen 1959ko edizioan eta 7. 1961ekoan. Frantziako Tourrean 7 etapa garaipen lortu zituen eta 10. sailkatu zen 1963ko edizioan.