Rita Levi-Montalcini (Turin, Italia, 1909ko apirilaren 22a,- Erroma, 2012ko abenduaren 30a) neurologian espezializatutako zientzialari italiarra izan zen. 1986ko Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, Stanley Cohen-ekin batera, nerbio sistemaren lehen hazkuntza faktorearen aurkikuntza egiteagatik. Bere jatorri judeoa zela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago, Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen. Hemen Washingtoneko Unibertsitateko Zoologia institutuko Viktor Hamburger laborategian lan egin zuen, San Luisen.
Bere aurkikuntzei esker, zelulak soilik agindua jasotzen dutenean ugaltzen direla eta agindu hauek hazkuntza faktore deritzen substantzia batzuei esker trasmititzen direla jakin izan zen.[1]