Robert John Downey Jr. (New York, 1965eko apirilaren 4) estatubatuar aktore eta zinema ekoizlea da. Ezaguna da, besteak beste, Tony Stark/Iron Man hezurmamitu zuelako Marveleko 10 filmetan, 2008ko Iron Man-ekin hasirik. Robert Downey Sr.-en semea da. 2024an Oscar Saria irabazi zuen Oppenheimer filmean egindako lanagatik.