Robert Hofstadter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1915eko otsailaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Stanford, 1990eko azaroaren 17a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Home of Peace Cemetery (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea City College of New York (en) DeWitt Clinton High School (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Howard Hunt Pattee, Jr. (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Robert Hofstadter (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1915eko otsailaren 5a - Stanford, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko azaroaren 17a) fisikaria izan zen.
New York eta Princetonen egin zituen Fisika ikasketak. 1943-1946 bitartean Norden Laboratory Corporation enpresarentzat lan egin zuen, eta 1950ean, Princetongo Unibertsitatearentzat eta Stanford Unibertsitatearentzat. Standforden, hogeita hamasei urterekin, Fisikako katedra lortu zuen. 1967-1974 bitartean Energia Handiko Fisikako Laborategiko zuzendari izan zen, unibertsitate hartan bertan. 1948an dirdirak neurtzeko tresna bat asmatu zuen, talioak aktibatutako sodio ioduroa erabiliz. Stanforden, pittin bat azeleratutako eta bere ibilbidean atomo nukleoak tartekatuz barreiatutako elektroiak erabili zituen haien egitura aztertzeko. Bere lanetan oinarrituta, mesoien existentzia iragarri zuen. 1961ean Fisikako Nobel Saria jaso zuen.