Robotak automatikoki atazak burutzen dituen gailu elektroniko eta mekanikoak dira. Eskuarki, euren mugimenduen itxurek bere kabuz ibiltzeko gaitasuna dutela dirudite, baina gizakien aginte zuzenaren azpian ez badaude, programa baten jarraibideei men egiten diete.[1]
Zer nolako makina robot kategorian barnan sar daitekeen edo ez eztabaidan dagoen bitartean, robot arrunt batek ondoko ezaugarri batzuk, nahiz eta ez guztiak, izango ditu:
Gizakiak sortua da.
Ingurunea sumatzeko gai da.
Ingurune horretan hainbat gauza manipulatzeko gai da.
Adimen maila bat, edo aukerak egiteko gaitasuna, dauka.