Romeo eta Julieta | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | William Shakespeare |
Sorrera-urtea | 1590(e)ko hamarkada |
Izenburua | Romeo and Juliet |
Jatorrizko herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | tragedia eta melodrama |
Hizkuntza | ingelesa |
Zatiak | 5 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Tragicall Historye of Romeus and Juliet (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Verona eta Mantua |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Romeo and Juliet universe (en) |
Argumentu nagusia | forbidden love (en) |
Romeo eta Julieta (ingelesez: Romeo and Juliet edo The Most Excellent and Lamentable Tragedie of Romeo and Juliet) William Shakespeare antzerkigile ingelesak 1594-1595 urteetan idatzi zuen tragedia ospetsua da. Elkarren aurka herra bizian diharduten Italiako bi familia nobleetako, Montesco eta Capuleto, seme eta alaba banaren arteko amodioa kontatzen da. Shakespeareren obrarik ezagunenetako bat izan zen bera bizirik zegoen bitartean, Hamletekin batera, eta gehienetan antzezten den obretako bat da. Gaur egun, bere pertsonaiak gazte maitaleen arketipotzat hartzen dira.
Herri xehearen gogoko bihurtu zen berehala drama hau, giza zitalkeriak hautsi nahi duen amodioa heriotzak berak ezin eten dezakeela erakusten duena. Ondoren, beste artista askok landu zuten Romeo eta Julieta gaia. Aipagarriak dira, musikan, Berlioz (1839, koru-sinfonia), Gounod (1867, opera), Txaikovski (1869-1880, orkestra-obertura) eta Prokofiev (1935-1936, balleta) musikagileen lanak. Filmak ere egin dira gai horren inguruan, Franco Zeffirelliren Romeo e Giuletta, besteren artean (1968).