Romulo Augustulo | |||
---|---|---|---|
475eko urriaren 31 (egutegi gregorianoa) - 476ko irailaren 4a (egutegi gregorianoa) ← Julio Nepote | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ravenna, 462 | ||
Herrialdea | Mendebaldeko Erromatar Inperioa | ||
Lehen hizkuntza | latina | ||
Heriotza | Castel dell'Ovo, 511 (48/49 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Flavio Orestes | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Enperadorea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Romulo Augustulo (latinez: Flavius Romulus Augustus; c. 460 - 476 ondoren, 488 baino lehen), azken mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.
Germaniar jatorrizko Flavio Orestes politikaria eta gerlaria zuen aita (Atilaren jenerala izan zen ere). Flavio Orestes "Magister militum" (Armadaren burua) izendatu zuen Julio Nepote mendebaldeko enperadoreak 475ean. Urte horretako abuztuaren 28an, Orestesek Ravenna hiriburua kontrolpean eduki ahal izan zuen estatu-kolpe baten bidez. Julio Nepotek Dalmaziara joan behar izan zuen: handik gobernatzen segitu zuen, 480an hil zen arte.
Hala ere, Flavio Orestes benetako gobernatzailea bilakatu zen. Bere burua kargurako egokirik ez ikusita, semea izendatu zuen enperadore 475eko urriaren 31n. Ekialdeko enperadoreek, Zenonek zein Basiliskok, ez zuten enperadore berria onartu.
Romulok ume edo nerabe bat izan behar izan zuen izendapenaren garaian. Aitak gobernatu ahal izateko panpina baino ez zen. Hala ere, handik gutxira germaniar batzuk matxinatu ziren, Orestesek lursoroak emateari uko egin zionean. Haien buruzagiak, Odoakrok, Orestes atzeman eta hil egin zuen 476ko abuztuaren 28an.
Odoakrok Ravenna hiriburua hartu zuen enperadore gaztearekin batera. Romulok abdikatu behar izan zuen 476ko irailaren 4an. Monasterio batean bizi izan zen bizitza osoan. Horrela, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desegin zen. Ekialdekoak 1453 arte iraun zuen. Mendebaldeko erorialdiak, halere, ez zuen hauts handirik harrotu, benetako boterea galdurik baitzeukan Erromak: Odoakro bezalako germaniarrek zeukaten benetako agintea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romulo Augustulo |