Ronald Aylmer Fisher (Londres, 1890eko otsailaren 17 – Adelaida, Australia, 1962ko uztailaren 29) estatistikari eta biologo nabarmen bat izan zen. Estatistikari gisa, "ia soilik bere kabuz estatistika zientzia modernoaren oinarriak finkatu zituen jakintsua"[1] izan zen, inferentzia estatistikoaren tresnak garatuz, berak asmaturiko egiantz handienaren metodoaren bitartez. Berari zor zaio halaber bariantza analisiaren garapena. Biologo moduan, ezaguna da genetikan eta eboluzioan egindako ikerketengatik, eugenesia arlo eztabaidatsuaren inguruan.