Saiakera

Michel de Montaignek (1533-1592) bere Essais liburuarekin nolabait generoa definitu zuen.

Saiakera didaktikaren barnean dagoen literatura genero bat da. Gai bati buruz (artea, filosofia, kirolak, literatura, etab.) idazleak pentsatu edo iritzi duena adierazten du. Egileak ideia eta gogoetak adierazi nahi dizkio irakurleari, teknika diskurtsiboa eta hitz lauak erabiliaz.[1]

Saiakeren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Gai askea: edozein gairi buruz idatz daiteke.
  • Helburu didaktikoa: ezagutzak aztertu, sakondu eta gizartean zabaltzen saiatzen da.
  • Subjektibotasuna: idazleak bere iritzia azaltzen du.
  • Argudiaketa, ondorioztatzea eta azalpena erabiltzen dira batez ere.
  1. «Saiakera. Euskal Literaturaren Ataria» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).

Developed by StudentB