Sakana

Artikulu hau Nafarroa Garaiko eskualde eta haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sakana (argipena)».
Sakana
 Euskal Herria
Map
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Garaia
Udalerriak16 (lista ikusi)
EskualdeburuaAltsasu
Herri handienaAltsasu
Izen ofizialaSakana
Geografia
Koordenatuak42°54′23″N 2°02′45″W / 42.9065°N 2.0457°W / 42.9065; -2.0457
Azalera515,81 km²
Garaiera415-1494 metro
Distantzia51,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria20.367 (2022:  94)
Dentsitatea39,49 biztanle/km²
Datu gehigarriak
Sorrera2019ko otsailaren 6an

Sakana[a] Nafarroa Garaiko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatuta. Eskualde hau herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Aralar, iparraldean, eta Urbasa eta Andimendi mendilerroen artean hedatzen den korridore naturalean, hegoaldean, mendebaldetik ekialdera Arakil ibaiak zeharkatzen duena. Hiru haranetan banatuta dago: Burunda, Aranatzaldea eta Arakil.

15 udalerrik osatzen dute, eta 2022 urtean 20367 biztanle eta 515,81 kilometro koadroko azalera zituen; horrek 39,49 biztanle kilometro koadroko biztanleria-dentsitatea sortzen zuen. Errotz dagoen itsas mailaren gaineko 415 metrotik Beriain mendiaren 1494 metrora arteko altuera du.

Eskualdeburua Altsasu da.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


Developed by StudentB