Saltus Vasconum

Oiasso Museoan, Saltus Vasconum eskualdean zegoen Oiasso portu-hiriko aztarnak, gaur egungo Irun inguruan.

Saltus Vasconum (lat. «baskoien basoa») Antzinako Erromaren garaian, erromatartzearen garaian gaur egungo Euskal Herriaren, bereziki gaur egungo Nafarroa Garaiaren Kantauri isurialdea izendatzeko erabili zen izendapena izango litzateke. Interpretaziorik ohikoenean, saltus vasconum mendialdea izan zen, iristeko zaila eta usadiozko abeltzaintza sostengu nagusia zuena.[1] Alderdi horri kontrajarria, Ager Vasconum delakoa beste aldea izaten zen, hau da, iristeko errazak ziren eremuak. Terminoa Plinio Zaharrak aipatu zuen Naturalis Historia bere liburuan[2].

Hala ere, termino hau behin baino ez da agertzen garaiko terminologian, eta Ager Vasconum ere behin, baina bi mendeko aldea dago euren artean[3]. Ildo horretan, terminologia horren inguruko dudak sortu dira 1990ko hamarkadatik aurrera[4] egindako indusketen ondorioz[5], eta gaur egun ia alboratuta dago[6].

2008ko, uztailean, Euskal Herriko Unibertsitateak uda ikastaro bat eskaini zion saltus kontzeptua birdefinitzen zuten ikerketan aurkezteari eta eztabaidatzeari.[7]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. El Vasconum Saltus. .
  3. Urteaga, Mertxe. «El acueducto subterráneo, cuniculus, de Arditurri y otros modelos de drenaje y evacuación de aguas en el distrito minero romano de Oiasso (Gipuzkoa)» L’eau : usages, risques et représentations.
  4. Larrañaga, K.. (2007-2008). «Sobre usos del binomio "ager-saltus" y del término "romanización" en relación a los procesos de cambio vividos durante la etapa romana en el área circumpirenaica occidental» Veleia: 97-988. ISSN 0213-2095. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Iriarte-Chiapusso, Maria-Jose. (1997). «El paisaje vegetal de la Prehistoria tardía y primera Historia en el País Vasco peninsular» Isturitz: Cuadernos de Prehistoria-Arqueología 9.
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  7. (Gaztelaniaz) «Boletín Arkeolan. Nº. 15, 2007» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).

Developed by StudentB