Salvatore Quasimodo (Modica, Sizilia, 1901eko abuztuaren 20a - Napoli, 1968ko ekainaren 14a) italiar olerkaria eta itzultzailea izan zen.
Eskola Hermetikoaren maisuetako bat, eta XX. mendean Italian izan den olerkari handienetakoa. Bere lanetan tristura eta ezkortasuna adierazten ditu. Olerkiak idazteaz gainera, latinez eta grekoz idatzitako olerki asko itzuli zituen. Beste sari batzuen artean Literaturako Nobel saria lortu zuen (1959).
Lan aipagarriak: Acque e terre (1930), Oboe sommerso (1932), Erato e Apollion (1936), Poesie (1938), Ed è subito sera (1942), Giorno dopo giorno (1947), La vita non è sogno (1949), Il falso e il vero verde (1953), La terra impareggiabile (1958), Dare e avere (1966), Lirici greci (1940).