Salvatore Rosa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1615eko ekainaren 20a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Erroma, 1673ko martxoaren 15a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Salvator Rosa's grave (en) ![]() Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucrezia Paolini (en) ![]() |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, antzerki aktorea, grabatzailea, musikaria, marrazkilaria, idazlea eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Florentzia Napoli Erroma eta Viterbo |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa margolaritza erlijiosoa paisaia margolaritza |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Salvatore Rosa (Napoli, 1615 – Erroma, 1673ko martxoaren 15a) italiar pintorea izan zen, paisaia erromantikoaren aitzindaria. Familia apal bateko semea zen, eta Pintura ikasketak ez zituen jarraian egin. Paisaiak eta guduak pintatu zituen gaztetan batez ere. Hogei urte zituenean Erromara joan zen, eta handik Florentziara. Flandriar eta alemaniar pintoreak aztertzen zituen artean, paisaia fantastikoak pintatzen zituen, leku ilunak eta beldurgarriak, oihanak, itsas ekaitzak, eta abar. 1649an berriro Erroman hartu zuen bizilekua, eta Lorrenako Claudio paisaiagilearen eragin handia izan zuen aurrerantzean. Bizitzako azken hogei urteetan gai alegorikoak, historikoak eta mitologikoak landu zituen.
Lan nagusiak: Autorretratua, Attilio Reguloren heriotza eta Salernoko golkoa.