Samia Suluhu | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2021) | |||||||
2021eko martxoaren 19a - ← John Magufuli
2015eko azaroaren 5a - 2021eko martxoaren 19a ← Mohamed Gharib Bilal (en)
2010eko azaroa - 2015eko uztaila Barrutia: Makunduchi (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Makunduchi (en) , 1960ko urtarrilaren 27a (64 urte) | ||||||
Herrialdea | Tanzania | ||||||
Lehen hizkuntza | swahilia | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Manchesterreko Unibertsitatea The Open University of Tanzania (en) Mzumbe University (en) Southern New Hampshire University (en) Lumumba Secondary School (en) | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa swahilia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | islama | ||||||
Alderdi politikoa | Iraultzaren Alderdia |
Samia Hassan Suluhu (Zanzibar, 1960ko urtarrilaren 27a - ) tanzaniar politikaria da. 2021eko martxoaren 17an Tanzaniako lehendakaritza hartu zuen John Magufuli lehendakariaren ezusteko heriotzaren ostean. Herrialdearen historiako lehenengo emakume lehendakaria da eta Zanzibarren jaiotako lehen lehendakaria ere[1]. Konstituzioaren arabera, Suluhu lehendakari izango da 2025eko hauteskundeak ospatzen diren arte[2].
2015ean Magufulirekin batera aurkeztu zen hauteskundetara, lehendakari-orde izateko. Tanzaniako lehenengo emakume lehendakari-ordea izan zen. Aurretik, Makunduchi barrutiko diputatua izan zen 2010 eta 2015 artean, Chama Cha Mapinduzi alderdiarekin. 2010ean lehendakariordearen bulegoan Estatu ministroa izan zen. Zanzibar eskualde erdi-autonomoaren ministra ere izan da. 2014an konstituzio berria idatzi zuen batzordearen lehendakari-orde izan zen.