Samuel Pepys Britainia Handiko idazlea izan zen (Londres, 1633ko otsailaren 23a - Londres, 1703ko maiatzaren 26a). Bere garaiko pentsamendu-giroan eta politikan parte hartu zuen. Almirantegoaren idazkari eta Royal Societyko lehendakari izan zen. Eguneroko bat egin zuen, klabean idatzia: Diary. 1825ean, zati bat deszifratu eta argitaratu zen. 1970ean egin zen lehen argitalpen osoa. Garrantzi handiko dokumentua da garai hartako bizimodua, gortekoa eta herri xehearena ezagutzeko.