Santeria

Santeriaren fededun talde bat Cajón de Muertos izeneko zeremonia egiten, Hanana 2011n

Santeria[1] (gaztelaniaz: Santería) edo Orisha[2], afro-kubatarren gurtza propioa da, hauen arbasoak, garai kolonialean esklaboak izan zirelarik. Afroamerikar erlijioen taldeko kide da eta bere jarraitzaileei creyente (euskaraz: «fededun») diete. Bere sinesmenak joruba kultura eta erlijiotik datoz zuzenean, Monarkia Hispanikoak Kuban ezarritako kristautasun katolikoarekin sinkretizatu zirenak.

Santeria, antzinako esklabo beltzek eta euren ondorengoek Kuba uhartearen mendebaldeko hirietan (Habana inguruan) praktikatzen hasi eta ekialdeko erdialdera hedatu zen.[3] Handik, jorubak iristen ziren beste karibear kolonietara (Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Venezuela edo Panamara) salto egin zuen. Kuba kolonialean, bere errituak klandestinitatean praktikatu behar ziren, baztertua eta jazarria zelako. Kubako Iraultzak santeroak Espainiara, Estatu Batuetara eta Italiara emigratzea eragin zuen, besteak beste.[4] Komunismoak sekularizazioa ekarri zuen, beraz, XX. mendearen erditik aurrera bere kontsiderazio soziala hobera egin du eta orain mundu osoko santero asko Kubara erromes doaz. Gaur egun, Kubako erlijio nagusiak erlijio katolikoa eta joruba dira, eta ez dute zertan baztertzaileak izan, Afrikako erlijioa praktikatzen dutenen aldetik behintzat. Eliza katolikoak ez du santeria gurtza kristautzat hartzen, paganotzat baizik.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2018]
  2. (Portugesez) Ferreira Dias, João. (2013). A religião se faz com a colheita da terra: problematização concetual de “religião” em África e o caso yorùbá. 17, 457-476 or..
  3. Clark, Mary Ann. (2001). «¡No Hay Ningun Santo Aqui! (There Are No Saints Here!): Symbolic Language within Santería» Journal of the American Academy of Religion 69 (1): 23..
  4. Segrelles Álvarez, C.. (2018). «La revolución cubana y la iglesia católica: Historia de un desencuentro» GeoGraphos Revista Digital (Alacanteko Unibertsitatea) 9 (102) ISSN 2173-1276..

Developed by StudentB