Santiago Santiago de Cuba | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Kuba |
Kubako probintzia | Santiago de Cubako probintzia |
Izen ofiziala | Santiago de Cuba |
Jatorrizko izena | Santiago de Cuba |
Posta kodea | 90100, 90200, 90300, 90400, 90500, 90600, 90700, 90800, 90900, 91000, 91100, 91200, 91300 eta 91400 |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°01′18″N 75°49′46″W / 20.0217°N 75.8294°W |
Azalera | 1.032,29 km² |
Altuera | 82 m |
Mugakideak | Guamá (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 444.851 (2011) −64.292 (2004) |
Dentsitatea | 431 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1514 |
Telefono aurrizkia | 22 |
Ordu eremua | UTC−05:00 |
Hiri senidetuak | Palermo, Santiago de Compostela, Cartagena de Indias, Esmeraldas (en) , Lisboa, Maracaibo, Montego Bay, Oakland, Rosario, Sabaneta, Santiago de los Caballeros, Napoli, Diadema (en) , San Petersburgo, Maracay eta Toluca de Lerdo |
Santiago[1] (gaztelaniaz: Santiago de Cuba) Santiago de Cubako probintziaren hiriburua da, Kubako bigarren hiri garrantzitsuena Habanaren ondoren. Uhartearen ekialdean kokatuta Ekialdeko probintzia zenaren hiriburua izan zen eta gaur egun izen bereko probintziaren burua da. Hiriaren fundatzailea Diego Velázquez de Cuéllar izan zen, 1515an, Kuabako lehenengoko zazpi herrien artean. Hernán Cortés konkistatzailea herri berriaren lehenengo alkate izan zen eta Mexiko konkistatzera abiatu zenean handik irten zen. Pánfilo de Narváez konkistatzaile eta esploratzaile ere herritik beraretik Floridako kostaldetara abiatu zen; bidaia hartara Narváez Aintzindari tituluaz eta gobernatzaile tituluaz irten zen baina bidaiak porrot egin zuen eta haren bitartean Narváez hil egin zen.
Santiago Kuba osoko lehenengo hiriburua izan zen. Haren portutik Afrikatik eramandako lehenengo esklabo beltzak sartu ziren uhartean. Horregatik Santiago sustrai espainiarrekin batera sustrai afrikarrak azter daitezke.