Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Santu Guztien Eguna,[1] Domu Santu,[2] Domu Santuru[2] edo Omiasaindu[2] fededunek santu baten jaieguna huts egin izana barkatzeko Urbano IV.ak kristauentzat ezarritako jaieguna da.
Erromatar Eliza Katolikoak azaroaren 1ean ospatzen du, eta Eliza Ortodoxoak Mendekoste osteko lehendabiziko igandean; Anglikano eta luteranoek ere ospatzen dute.[3] Egun horretan liturgia-urtean bere jaialdia ez duten santuak omentzen dituzte. Kristau tradizioko herrialde askotan da jaiegun ofiziala, besteak beste Hego Euskal Herrian, non egun horretan hilerrietara joateko ohitura dagoen.[4]
Hurrengo egunean Hilen Eguna ospatzen dute, oraindik Garbitokian dabilen hildakoen arimak laguntzeko.