Sarah Vaughan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sarah Lois Vaughan |
Jaiotza | Newark, 1924ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Hidden Hills, 1990eko apirilaren 3a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Glendale Cemetery (en) New Jersey (mul) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | East Side High School (en) Newark Arts High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, jazz musikaria eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | jazza Bebopa Cool jazza |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records Cadet Records (en) Mercury Records (mul) |
|
Sarah Lois Vaughan, "Sassy" eta "The Divine One" deitua (Newark, New Jersey, 1924ko martxoaren 27a - Hidden Hills, Kalifornia, 1990eko apirilaren 3a) estatubatuar jazz abeslaria izan zen.
Sarah zortzi urterekin hasi zen pianoa jotzen eta elizako koruan abesten. Eta nerabezaroan jada abesten eta pianoa jotzen zuen klubetan. 1942an Earl Hines ezagutu zuen eta abeslari gisa lagundu zion. Hines taldean Dizzy Gillespie, Charlie Parker eta Bennie Green zeuden. 1944an Sarah Billy Eckstineren taldean sartu zen.
1945etik 1948ra lehen etapa bat izan zuen bakarkako abeslari gisa.
1948tik 1953ra izartegira iritsi zen eta Columbia Recordsentzat grabatu zuen.
1954tik 1959ra, Mercury diskoetxearentzat grabatu zuen. Sarahk 1989ra arte jarraitu zuen bere ibilbide arrakastatsua, biriketako minbiziagatik hil baino urtebete lehenago.