Sarreko arroaren lurraldea Saarbeckengebiet (de) Le Territoire du Bassin de la Sarre (fr) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1920 – 1935 | |||||||
Nazioen Ligaren protektoratua | |||||||
| |||||||
Sarreko lurraldea kolore morez ageri da | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Saarbrücken | ||||||
Biztanleria | 812.000 | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Saar frankoa | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 1920 | ||||||
Desagerpena | 1935 | ||||||
|
Sarreko arroaren lurraldea (frantsesez: Le Territoire du Bassin de la Sarre; alemanez: Saarbeckengebiet, Saarterritorium), Saar edo Saargebiet ere deitua, Alemaniako lurraldea izan zen, Versaillesko Itunaren ostean Nazioen Ligak hamabost urtez gobernatu zuena, 1920tik 1935era. 1933an 812.000 biztanle zituen eta hiriburua Saarbrücken zen[1]. 1935ean itzuli zitzaion Alemaniari, plebiszitu baten ondoren[2]. Lurralde honen mugak nahiko bat datoz gaur egungo Alemaniako Sarre estatuarenekin.