Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Satan Bihotz Txiki | ||
---|---|---|
ピッコロ大魔王 edo Pikkoro Daimaō | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 12. liburukia, 135. atala (manga) Dragoi Bolako 102. atala (animea) | |
Arraza | Namektarra | |
Beste izen batzuk | Piccolo Daimao | |
Garrantzia | Etsaia | |
Senideak |
| |
Teknikak | ||
Ahotsa | Takeshi Aono |
Satan Bihotz Txiki (jatorrizko japonieraz ピッコロ大魔王 edo Pikkoro Daimaō ?), edo Satan bakarrik, Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Bere izena italierazko flauto piccolo hitzetatik eratortzen da eta txirula txikia esan nahi du, nahiz eta seriean Namekeko hizkuntzan beste mundu batekoa adierazi nahi duela azaltzen den. Satan Bihotz Txiki mugarria da Dragoi Bolan. Istoria hasierako umore sen hori galdu eta seriotasun eta dramatismo gehiago hartzen du, borroketan gehiago zentratuz eta ez hainbeste abenturetan.