Schuyler Colfax Jr. (New York, 1823ko martxoaren 23a - Mankato, Minnesota, 1885eko urtarrilaren 13a) estatubatuar kazetari, negozio-gizona eta politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 17. presidenteordea izan zen 1869tik 1873ra.
Umetatik bizi zen Indianan, eta editorea eta egunkarien jabea izan zen. Whig alderdiko kidea izan zen, eta, ondoren, Alderdi Errepublikanoaren sortzaileetako bat. 1855etik 1869ra Estatu Batuetako Kongresuko kide izan zen eta 1863tik 1869ra Kongresuko presidente izan zen. Kongresuan esklabotzaren aurka agertu zelako izan zen ezaguna, eta esklabotza ezabatzeko zuzenketaren alde bozkatu zuen.
1869 1873 aldirako presidenteorde hautatu zuten Ulysses S. Grant presidentearekin batera. Politikatik erretiratu ondoren, negozioetan eta hitzaldiak ematen aritu zen.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |