707.414 biztanlerekin, Sevilla Espainiako hiri jendetsuenetan laugarrena da. Bere metropolitar eremua ere estatuko jendetsuenetan laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzial nagusienetarikoa da, eta kulturaren aldetik Espainiako nabarmenenetarikoa ere, gaur egun espainiar folkloretzat jotzen denaren sorburu.
Interes turistiko handiko hiria da, monumentu, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (antzinako meskitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpandorrea) eta Urrezko Dorrea (Torre del Oro) dira aipagarrienak.