Sex symbol

BBC hedabideak dioenez, «Marilyn Monroe da, agian, Hollywoodeko sex symbolik iraunkorrena».[1]

Sex symbola (ingelesezko terminoa; «sexu ikurra» esan nahi du) gizaki ospetsu bat da, askotan aktorea, musikaria, supermodeloa, nerabeen idoloa edota kirol izarra, gizartearen zati handi batek sexu erakargarritasun handikotzat jotzen duena. Termino hau 1950eko hamarkadaren erdialdean erabili zen lehenengoz, zinemako zenbait izarren ospea zela eta, adibidez Marilyn Monroe eta Brigitte Bardot aktoreena.[2]

  1. (Ingelesez) Witness – The Death of Marilyn Monroe, BBC.
  2. (Ingelesez) Flexner, Stuart Berg; Soukhanov, Anne H.. (1997). Speaking freely: a guided tour of American English from Plymouth Rock to Silicon Valley. Oxford University Press, 373 or. ISBN 0-19-510692-X..

Developed by StudentB