Shilohko gudua edota Pittsburg Landingo gudua (ingelesez: Battle of Shiloh edota Battle of Pittsburg Landing) Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Ekialdeko Frontean jazotako gudurik handiena izan zen. 1862ko apirilaren 6tik 7ra Tennessee estatuko hegoa-ekialdean gertatu zen.
Indar Konfederatuak Albert Sidney Johnston eta P. G. T. Beauregard jeneralen gidaritzapean Ulysses S. Grant jeneralaren gidaritzapeko Batasunaren Armadaren aurkako ezusteko erasoari ekin zioten, azken hauek garaitzetik gertu ibili zirelarik.