Sidney Costantino, Sonnino baroia (Pisa, 1847ko martxoaren 11a - Erroma, 1922ko azaroaren 24a) italiar politikari eta diplomazialaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1906an eta 1909tik 1910era.
Aita judu italiarra izan zen, anglikanismora bihurtua, eta ama galestarra. Zuzenbidea ikasi zuen Pisako Unibertsitatean, eta diplomatikoa izan zen Italiako enbaxadetan, Madrilen, Vienan, Berlinen eta Parisen.
Politikan, ezker liberaleko kide izan zen, eta 1880an hautatu zuten lehen aldiz diputatu. 1890eko hamarkadan Finantza eta Ogasun ministro izan zen Francesco Crispiren gobernuetan.
1906ko otsailean zuzendu zuen hiru hilabete baino iraun ez zuen bere lehen gobernua. Bigarren aldiz izan zen lehen ministro 1909ko abendutik 1910eko martxora arte.
1914an Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten eta Austria-Hungaria gerra deklaratu zuen 1915ean. Italiako ordezkaria izan zen 1919ko Parisko Bske Biltzarrean.